viernes, 23 de noviembre de 2007

Gazte topaketak



Gazte asanbladak joan den ikasturtean Otxandioko gazteei inkesta bat luzatu zitzaien beraien kezka nagusiak jakiteko asmoz. Modu honetan lau gai nagusirekin egin genuen aurrera: etxebizitza, lan mundua, euskara eta drogak.

Gai bakoitzarekin batzar ezberdinak burutu ziren Otxandioko gazte koadriletako jendearekin. Batzar hauetan pentsaera ugari agertu ziren eztabaidak sortuz. Ikuspuntu guztiak aztertuz, desadostasunak baziren ere, agerian gelditu zen helburu nagusia denok amankomunean genuela.

Aipagarria da batzar hauek jendearengan sortutako interesa, motibazioa eta baikortasuna. Modu batera edo bestera helburu horrek egi bihurtzeko gogoa handitu zen, proiektu horren parte sentituz, egoera hobetzea posible ikusten baitzen.

Foro ezberdinetan ondorioztatutakoaz Otxandiori berri emateko asmoz, ekainaren 2an, egun berezi bat antolatu genuen. Nahiz eta foroetako parte hartzeaz harro egon, ezin dugu berdina esan azken egun honen gainean. Izan ere, ez genuen lortu foroetan parte hartu ez zutenengana heltzea.

Bidea markatua dagoelarik, Gazte Asanbladak ideia horiek oinarri moduan hartuko ditu aurrerantzean amankomunean ezarritako helburuak lortzeko asmoz.